100% Design London

Roca

100% Design London azokaren azken edizioan, Rocak stand original bat aurkeztu du, Jump the Gap lehiaketaren azken edizioan aurkeztutako hamaika proposamen onenek osatua. Rocak antolatutako nazioarteko diseinu-lehiaketa da Jump the Gap. Héctor Serrano jaunak diseinatu du espazioa. Serrano Waterdrop lanaren egilea da, uraren aldeko omenaldi berezia, azokaren azken edizioan Rocak aurkeztutakoa. Jump the Gap berehala sendotu da nazioarteko diseinu-lehiaketen artean, eta horren adierazgarri dugu aurkeztutako herrialde kopuru handia, 54 herrialde azken deialdian, baita proposamenen kalitate handia ere. Aurkeztutako proiektuek soluzio berritzaileak eskaintzen dizkigute etorkizuneko bainugelari begira, eta, gaur egungo mugak gaindituz, etorkizunera garamatzate, hainbat produktu berri, espazio berri eta erabilera edo funtzio berriren bitartez.

100% Design London azoka diseinu-komunitatearen bilgunea da, eta toki ezin hobea beraz proposamen horiek aurkezteko eta bisitariei haiekin elkarreraginean jardutera gonbidatzeko.