- Gure konpainia
- Gure produktuak
- Non gauden
- Hitz egin gurekin
- Azokak eta ekitaldiak
- Berriak
- Profesionalen eremua / Ikastaroak
- Online denda
Enpresa globala
Enpresa globala
Lau kontinentetan dihardu Rocak, bere nazioarteko sozietateen eta bere produkzio-zentroen bitartez. Rocaren merkataritza-sarea 135 herrialde baino gehiagotara hedatu da. Gainera, konpainiak 65 produkzio-instalazio ditu 17 herrialdetan, eta 18.700 langile, gutxi gorabehera, mundu osoan.
Rocaren jarduera 1917an hasi zen, Compañía Roca Radiadores SA izenarekin. Hasieran, etxeko berokuntzarako burdinurtuzko erradiadoreen fabrikazioan soilik jarduten zuen konpainiak, Gavàko (Bartzelona) faktorian, baina produktu berriak merkatuan sartu ahala eta bereziki hedatzeko borondate irmoaren eraginez, negozio-arloak zabaltzeko erabakia hartu zuen, enpresa-jarduerak dibertsifikatzeko asmoarekin. Horren ondorioz, 1925ean lehen galdaketa-galdarak egin zituzten, eta 1929an burdinurtuzko bainuontzien produkzioa abiatu zen. 1936an Roca portzelana sanitarioaren sektorean sartu zen, eta 1954an txorrotak ere fabrikatzen hasi zen. 1962an, bigarren portzelana-fabrika inauguratu zen, Alcalá de Henaresen (Madril).
1963an beste fabrika bat jarri zuten martxan Sabadellen (Bartzelona), airea girotzeko aparatuak produzitzeko. Hala, Roca airea girotzeko merkatuan sartu zen, eta Espainian lehen enpresetako bat izan zen horretan. Geroago, 1968an, hirugarren portzelana-fabrika jarri zuten martxan Alcalá de Guadairan (Sevilla), eta 1974an, berriz, altzairuzko bainuontzien fabrika inauguratu zen.
Laurogeiko hamarkadan, enpresa zeramikaren sektorean sartu zen. Horretarako, Cerámicas del Foix mendeko sozietatea sortu zuten, eta horrela egungo Zeramika negozio-arloari hasiera eman zioten. 1989an material sanitarioko fabrika bat erosi zuten, Portugalen.
80ko eta 90eko hamarkadetan, konpainia hedatzeko borondate sendoarekin bat etorriz, mendeko zenbait merkataritza-enpresa ireki ziren, zenbait merkatutako enpresa liderrekiko akordioak sendotu ziren, eta, aldi berean, sozietate-arloko hainbat erosketa eta eragiketa gauzatu ziren.
2002an, Taldearen sozietate-berregituraketarako prozesua hasi zuen Rocak, negozio-arlo desberdinak sozietate bereizietan antolatzeko asmoarekin. Proiektu hori aurrera eramateko, Roca Corporación Empresarial, SA sortu zen, sozietate nagusi berria. Sozietatea berregituratzeko prozesua 2005ean amaitu zen. Urte horretan, berokuntzako eta airea girotzeko negozioak saldu zituen korporazioak, ahalegin guztiak bainugelaren negoziora biltzeko helburuarekin. Ekimen horri esker, 2006ko lehen hilabeteetan Rocak munduko lidertza lortu zuen arlo horretan.
Roca enpresa guztiz espainola da, eta haren kapital osoa fundatzaileen ondorengo familiarena da.


