Gure ikuspegia

Roca

2007an Roca Taldeak etorkizuneko bere ikuspegi estrategikoa zehaztu zuen, eta barne-eraldaketako prozesua abiatu zuen asmo hori betetzeko helburuarekin. 2007an abiatu zenez geroztik, 2020rako Ikuspegia izena daraman aldaketa-prozesu horrek Taldearen jardun-arlo guztiak hartu ditu eraginpean.

2020rako Ikuspegiaren filosofiak hainbat ekintza ditu oinarritzat, gure lidertzatik etorkizuneko bainugelaren espazioa nolakoa nahi dugun ikusteko, zehazteko eta sortzeko baliagarri izango direnak.

Helburu hori lortzeko, Rocak hainbat alor sakonetik aztertu ditu, hainbat eremu zientifiko, sozial edo ekonomikotatik aztertu ere, gure gizartearen aldaketa eta ohiturei aurrea hartzeko, eta, horrela, kontsumitzaile guztiei, edozein kultura edo gizartetakoak izanik ere, beren premietara egokituko diren ongizate-soluzio berriak eskaintzeko.

Gainera, 2020rako Ikuspegiak etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi du, ez soilik prozesu edo teknologien eraginkortasuna hobetuz, baita produktuaren ikuspegitik ere, kalitaterik onena, funtzionalitate eta material berriak edo iraunkortasun-aurrerapenak ekarriz, enpresarentzako balioa sortzeko iturri garrantzitsua izanik, eta, horrenbestez, merkatu-lidertza sendoa eraikiz.